XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

71- Orantzaren berdintza - Zergatik orrenbeste berdintza? Mt XIII 33 35 Mc IV 33 34

Beste berdintza bat esan zien: Zeruko yaurgoak iduri du orantza, emakume batek artu ta iru neurri iriñetan, ore guzia asti (yaiki) arte sartzen duen orantza . (1) Orean sartzen dan orantza-puskak ore guzia ixkutuan asti-arazten, yaiki-arazten du Elizak ere, mundu onetan agertu zanetik, nola aldatu ta bestelatu dituen, ez arian bezela, gizonen animak!.

Gauza guziok esan zizkien Yesusek gizaldeai berdintzetan, ta orrelako beste berdintza asko esan zizkien, aien artzearen araura.

Berdintzarik gabe etzien itzegiten; orrela betetzen zan profetak esandako ura Ps LXXVII 2: Berdintzetan idikiko dut nere agoa, munduaren asieratik gorderik zeuden gauzak agertuko ditut.